
Zazpi kolore
Liburu hau Jon Arretxek idatzi du. Liburua bere bidaiak kontatzean datza. Izenburuak esaten duenez liburuak zazpi kolore dauka: beltza, grisa, gorria, horia, berdea, urdina eta zuria. Gainera, atal bakoitzak gauzak desberdinak kontatzen ditu. Istorioak kolorearen arabera doaz ere, hau da, gorrian beldurrezko istorioak daude, bestalde, beltzean penazkoa. Baina, denek gai bera dute: Jon Arretxeren bidaiei buruz.
Orain, liburuaren istorio bat kontatuko dizuet. Istorio hau alde beltzean agertzen da. Bi aiton-amonei buruzkoa da. Aitona hiltzeko zorian dago baina ez dio borrokatzeari uzten bizirik irauteko. Amonak hori dena jasan behar du eta normalean banku batera joaten da negar egitera, bere buruan kolore bakar bat daukalako, kolorerik ilunena.
Bukatzeko, nire iritzia ematea gustatuko litzaidake. Nire ustez, liburu hau oso polita eta entretenigarria da, alde onak nahiz txarrak kontatzen dituelako. Horrez gain, liburu hau beste kultura eta herri batzuk ezagutzeko oso aproposa da. Bestalde, 13 urte baino gehiago duten pertsonentzat dela pentsatzen dut.