jueves, 19 de febrero de 2009

orioko astea


Pasaden astean Orioko barnetegi batera joan ginen. Autobusean geundela kamerak atera eta denbora pasatzeko argazkiak egiten hasi ginen. Dagoeneko ia geunden Oriora ailegatzen, baina bat-batean, autobusak puff! Egin eta gelditu...
Orduan gidaria Gaziak deitzen pertsona bati deitu eta gure bila etorri zen. Beste autobusean geundela atzeko partean goterak izaten hasi zen!!
Azkenean ondo ailegatu ginen Oriora, baina pixka bat berandu...

Barnetegira ailegatzean arauak ipini zuten, nahiz eta batzuek kasurik ez egin.
Arauak eta gero jokoekin hasi ginen, lehenengoa zaldia eta zalduna egin genuen eta batzuk erori ziren eta azken egunean matraka, primeran pasatu genuen!!

Jateko Orduan janariari denok aurpegi arraro bat ipini genion, baina probatzean konturatu ginen ona zegoela.
Begiraleak oso majoak ziren, horrela deitzen ziren: Olatz, Nerea, Amaia eta Itziar eta haiekin jolasak eta irteerak egiten genituen, Zarautzera joan ginen eta oinez gainera.
Azkenean euskara asko hitz egin genuen.


Orion egin nuen argazkiak ikusi nahi baduzue hemen klikatu

2 comentarios:

San Viator dijo...

Bikain Julene, oso polita gelditu zaizu. Akats txiki batzuk dituzu eta asko ordenagailuak egindakoak, kontuz horiekin!

Luís Salgado dijo...

Kaixo, Julene. Imanolen aita naiz.
Imanolek Orion egindako argazkiak ikusitakoan harriturik geratu naiz.
Baina nola handitu zareten!!! Oso guapuak zaudete guztiok.
Bestela izugarri guztatzen zaizkit zuen blogak. Jarraitu horrela!!!!